2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

Marmokak

Resultado de imagen de marmoka
Marmokak animalia ornogabeak dira, ez dute bizkarrezurrik.

Marmokak uretan bizi dira eta pikatu egiten dute.
Niri ez zaizkit marmokak ezer gustatzen politak izan arren. 
Kolore askotakoak egoten dira: urdinak , horiak, berdeak.
Oso azkar igeri egiten dute, hiru hanka modukoak dituzte eta horiek mugitzen igeri egiten dute.

Lehengo urteko udan nire lehengusuekin Maltara  joan nintzen eta egun batean hondartza handi batera joan ginen. Hondartzan tranpolin handi bat zegoen 15 metrokoa gutxi gora behera.
20-21 bat aldiz bota ginen nire lehengusua, nire aita eta hirurok. Bat-batean deitu ziguten jatera joateko eta bazkaldu eta gero lagun batzuk egin genituen eta ingelesez esan genien euskaldunak ginela  eta ez genekiel italieraz .Orduan ingeleses hitz egiten hasi ginen eta uretan sartu ginen jolastera.
10 minutu pasatu zirenean batek esan zuen:
- Jellyfish, jellyfish!!! - eta uretatik irten ziren korrika.
Orduan nire lehengusua eta biok atzetik jarraitu genien ezer ulertu gabe .
Irten ginenean amari galdetu nion zer zen "jellyfish" eta esan zidan marmoka zela.

Resultado de imagen de medusa marmokaHortik aurrera ez nintzen hondartzan sartu eta hondartzara joaten garen bakoitzean kontuz marmokekin esaten duen kartelen bat dagoen begiratzen dut.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina